Izena ematea itxita dago. Jardunaldia bideo-streamingez jarraitu ahal izango da helbide honetan

 

Euskara batua finkatuta dago maila idatzi formalean: badaude garatu beharreko esparruak eta eztabaida gune batzuk euskalkien eta estandarraren erabileraren inguruan (tokiko prentsa, esate baterako), baina funtzio formaletan euskara batuaren nagusitasuna eztabaidatik kanpo dago. 50 urtetan lortu da euskara idatzia esatea eta euskara batua esatea sinonimoak izatea.

Munduko beste hizkuntzetan bezala, idatzizko kode informalak ere sortu dira (sare sozialak, etab.), baina ez dute ezbaian jarri erabilera formaletarako eredu estandarra.

Ez da gauza bera gertatzen, ordea, ahozko erabilerari dagokionez.

Jarraitu irakurtzen

Turismo modernoa estuki lotuta dago garapenarekin eta gero eta helmuga berri gehiago hartzen ditu bere baitan. Turismoa da Europako Batasuneko (EB) hirugarren jarduera sozio-ekonomiko handiena eta EB barne-produktu gordinari eta enpleguari ekarpen inportanteak egiten dizkie.

Nahiz eta turismoak gero eta garrantzia sozio-ekonomiko handiagoa izan, Europako erregioen ikuspegitik, Europako erregio askotan egin berri diren azterketa batzuek arazo inportateak identifikatu dituzte esparru hauetan: baliabide naturalen jasangarritasuna, berrikuntaren dinamika eta espezializazio-eskemak eta turismoaren errentagarritasunaren eta erregioen garapen jasangarriaren arteko harremanetan.

Kaltetutako ingurugiroak edota higatutako kultur komunitateak Europako erregioen etorkizuneko turismoa honda lezake. Turismoa begien bistan ditugun arazoak sortzen parte izan bada ere, badu gaitasuna konponbidearen parte ere izateko.

Turismoaren alorreko agenteek –turistek, turismoaren negozioak eta baita turismoa sustatzen duten erakunde publikoek ere­ dute ardura jarduera turistikoak ez dezala kalterik egin eta ez ditzala herritarrak, ingurugioa eta klima hondatu.

Bestelako turimoa behar dugu!

Jarduanaldiaren helburu nagusia da turismo-politika eta plangintzari buruzko gogoeta irekitzea. Beste hainbat gauzen artean, (berr)azterketa kritiko bat egin nahi dugu turismoa garatzeko ereduei buruz; izan ere, jasangarritasunean fokoa gero eta gehiago jartzeak turismo-plangintza eta horri aplikatzen zaizkion politikak mola ditzake.

Jarraitu irakurtzen

Euskal gizarteak prozesu demografiko eta sozioekonomiko gogorrak bizi izan ditu II. Mundu gerraz geroztik. Burujabetasunik gabeko edo burujabetasun mugatuko egoeran kudeatu behar izan ditu hazkunde handiko garaiak eta baita gainbeherarenak ere.

Oro har, prozesu hauek muturreko ondorio sozioekonomiko eta demografikoak izan dituzte. XXI. mendean sartuta eta ongizate estatua desegiteko prozesu azeleratua bizi dugun honetan Euskal Herria eta berau osatzen duten eremu administratiboek ardura garrantzitsua dute politika publikoen bitartez, ongizate estatua bermatzen, eta batez ere, pobrezia zein gizarte bazterketa eragiten duten prozesuen inguruan politika orekatzaile eta berbanatzaileak indarrean jartzeko. Bide hori ezinbestean egin beharra du gure gizarteak osasuntsu iraun eta herri gisa garatuko bada.

Familia da arestian aipatu ditugun prozesuen protagonista eta biktimetako bat. Dela adineko senideen zaintza, dela belaunaldi gazteena, familiako zaintza ardurak dituzten pertsonen errenta, insertzio sozio-profesionala, (emakumearena batez ere)… familiak unitate moduan murrizketa eta zailtasun nabarmenak bizi ditu bere eginkizuna eraginkortasunez betetzeko. Horren ondorioz, halaber, bertan inplikatutako pertsonen garapen sozio-profesionala eta ekonomikoa auzitan ikusten dugu (lanaldi murriztuak, prekarietatea…) eta egoerarik ahulenean dauden pertsona gazte zein adinekoen zaintza eta ardura arriskuan (elikadura, ikasketak, sozializazioa). Gure herrian familiari lotutako prozesuen adierazle sozioekonomikoak gero eta adierazle eskasagoak dituzte. Ongizate estatuaren baitan familia-politikak berebiziko eginkizuna izango dute kohesio soziala garatzeko euskal gizartean.

Are gehiago, Euskal Herria, bitan banatutako herria den aldetik, miraz ikusten ditugu Ipar Euskal Herrian indarrean dauden familia eta babes sozialeko politikak eta hauek duten eragina.

Horrek, beraz, norabide politikoarekin batera Hego Euskal Herrian praxi legegilea behar du parlamentuetan. Jardunaldi honek lagungarri gertatu beharko luke tokian tokiko egoerak interpretatzen lagundu eta jarduera politiko berriak bideratzeko.

Jarraitu irakurtzen

Horixe da Ezkerraberri fundazioak irailaren 28an Europako Parlamentuaren egoitzan antolatu duen jardunaldiaren izenburua. Europako hainbat naziok beren agenda komunikatibo propioa antolatzeko dituzten desafioak eta zailtausunak aztertu nahi dira eta azterketa horretatik guztientzat baliagarriak izan daitezkeen ondorioak atera nahi dira.

Jardunaldia Ezkerraberri fundazioak, Centre Maurits Coppieters europar fundazioak eta Europako Parlamentuko Berdeak-ALE taldeak antolatzen dute. Jill Evans europarlamentario galesak aterpetuko du jardunaldia.

Programa eta izen-ematea: https://www.greens-efa.eu/en/article/event/stateless-nations-and-media/

Jarraitu irakurtzen

Aitor Etxarte Berezibarrek, Nafarroako Eskola Kontseiluaren lehendakariak, hizkuntzak eta hezkuntza sistema jorratu du Ezkerraberri fundazioak antolatutako hitzaldi honetan.

Jarraitu irakurtzen