Turismoa eraldatzen erregioen ikuspegitik: desafioak, ikuskerak eta aurrera bideak
Turismo modernoa estuki lotuta dago garapenarekin eta gero eta helmuga berri gehiago hartzen ditu bere baitan. Turismoa da Europako Batasuneko (EB) hirugarren jarduera sozio-ekonomiko handiena eta EB barne-produktu gordinari eta enpleguari ekarpen inportanteak egiten dizkie.
Nahiz eta turismoak gero eta garrantzia sozio-ekonomiko handiagoa izan, Europako erregioen ikuspegitik, Europako erregio askotan egin berri diren azterketa batzuek arazo inportateak identifikatu dituzte esparru hauetan: baliabide naturalen jasangarritasuna, berrikuntaren dinamika eta espezializazio-eskemak eta turismoaren errentagarritasunaren eta erregioen garapen jasangarriaren arteko harremanetan.
Kaltetutako ingurugiroak edota higatutako kultur komunitateak Europako erregioen etorkizuneko turismoa honda lezake. Turismoa begien bistan ditugun arazoak sortzen parte izan bada ere, badu gaitasuna konponbidearen parte ere izateko.
Turismoaren alorreko agenteek –turistek, turismoaren negozioak eta baita turismoa sustatzen duten erakunde publikoek ere dute ardura jarduera turistikoak ez dezala kalterik egin eta ez ditzala herritarrak, ingurugioa eta klima hondatu.
Bestelako turimoa behar dugu!
Jarduanaldiaren helburu nagusia da turismo-politika eta plangintzari buruzko gogoeta irekitzea. Beste hainbat gauzen artean, (berr)azterketa kritiko bat egin nahi dugu turismoa garatzeko ereduei buruz; izan ere, jasangarritasunean fokoa gero eta gehiago jartzeak turismo-plangintza eta horri aplikatzen zaizkion politikak mola ditzake.
8,30 h. AKREDITATZEA
9,00 h: JARDUNALDIAREN IREKIERA
- Ezkerraberri fundazioa
- Coppieters fundazioa
- Deustuko unibertsitatea
10,00 h: HITZALDIA: Turismoa deshazten: arazo kontzeptualak, teorikoak eta filosofikoa”
- Dr. Konstantinos Andriotis, PhD
10.45 h: KAFEA
11,15 h: MAHAINGURUA: Turismoa eraldatzen: desafioak, ikusmirak eta aurrera bideak
- Dr Majella Sweeney PhD
- Dr Rebecca Finkel, PhD
- Dr. Igor Calzada, PhD
- Dr. Julie Wilson, PhD
Moderatzailea: Dr. Aurkene Alzua; PhD
13,30 h: HITZALDIA: Ekipaje gehiegi
- Pedro Bravo, kazetaria eta idazlea
Moderatzailea: Dr Marina Abad
OHARRAK.
- Izena ematea EZINBESTEKOA da. Sarrera librea da.
- Euskara, Ingelesa eta gaztelaniaren arteko aldibereko itzulpena egingo da.