Helburuak eta lan esparruak
Ezkerraberri Fundazioa, ezkerreko ikuspegi abertzale batetik gizarteko eztabaidari ekarpena eginez euskal gizartea zerbitzatu nahi duen fundazioa da. 2009. urtean sortu zen Aralar alderdi politikoaren ekimenez eta funtzio desberdinak betetzen ditu, alderdiari berari begira zein gizartea oro har kontuan hartuta, eremu anitzetako pertsonen lankidetzarekin.
Helburuak nagusiak
Hauexek dira Ezkerraberri Fundazioaren helburu nagusiak:
- Aralarren ildo politiko eta ideologikoa zabaldu.
- Abertzaletasunaren inguruko hausnarketa eta eztabaida ugaldu.
- Ezkerraren inguruko hausnarketa eta eztabaida zabaldu eta gizarteratu.
- Giza eskubideen garrantziaz herritarrak jabetu.
- Parte hartzean sakondu eta sustatzeko.
- Aralarkide zein herritarrak politiko eta ideologikoko jabetzen laguntzeko.
- Beste nazio, herri edo eta lurraldetako giza talde, alderdi politiko, elkarte zein pertsonekin harremanak sendotu, elkar ezagutu, elkar aberastu.
- Iturri ideologiko izan.
Lan-ildoak
Hausnarketa gunea
- Mahai inguruak antolatu eztabaida suspertzeko.
- Gai konkretuen inguruko lan taldeak sortzeko.
Hedatze-zabaltze gunea
- Hitzaldiak antolatu
- Jardunaldiak antolatu.
- Txostenak, ponentziak eta abar argitaratu.
Heziketa
- Formakuntza jardunaldiak antolatu
Jorratzen ditugun esparruak
- Sozioekonomikoa
- Gizarte Politikak
- Lurralde antolaketa.
- Nazio eraikitzen inguruko hausnarketa.
- Ingurumena eta garapena.
- Genero politika.
- Euskara Kultura eta Irakaskuntza.
- Giza eskubideak eta eskubide zibilak.