2019ko urriaren 4an euskara bezalako hizkuntza ez-hegemonikoek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko molde berriak hedatzearen ondorioz zituzten erronkez jardunaldia antolatu genuen Coppieters fundazioak, EhuGunek eta Ezkerraberri. Jardunaldi horretako gogoetak biltzen dituen liburua publikatu berri da.

Jarraitu irakurtzen

Ezkerraberri Fundazioak eta Euskaltzaindiak 2018an antolatu zuten jardunaldiaren helburua euskara informalari buruz gogoeta egitea izan zen: euskalkien papera zein den, ahozko euskarak eta argotak nolakoak izan behar duten, gazte hizkerak... Liburuki honek Mikel Zalbide, Adolfo Arejita, Joxerra Garzia, Inma Muñoa, Orreaga Ibarra, Xabier Euzkitze eta Asisko Urmenetaren gogoetak biltzen ditu.

Liburua hemendik deskarga dezakezu eta issuun ikusi nahi baduzu klik hemen.

Jarraitu irakurtzen

https://issuu.com/ezkerraberrifundazioa/docs/turismoa_eraldatzen_eu

2018ko maiatzean Ezkerraberri fundazioan jardunaldi bat antolatu zuen Deustuko unibertsitatearekin eta Coppieters fundazioarekin elkarlanean turismoaren fenomenoa aztertzeko. Iturri ofizialek ematen dituzten datu handietatik harantzago joatea zen helburua eta emaitza liburu hau duzu non jardunaldiko ponentziak biltzen diren. Liburua leitzeko edo deskargatzeko HEMEN sakatu
 

Jarraitu irakurtzen

Zibil eta zabala dokumentala ikusgai duzu esteka honetan. ikusteko pasahitza 'aralar'. Nahi izanez gero jaistea ere baduzu.

Jarraitu irakurtzen

Liburu honetan biltzen dira 2017ko urriaren 11 Ezkerraberri fundazioak eta EhuGunek antolatutako izen bereko jardunaldiko ponentziak

Jarraitu irakurtzen