Coppieteres fundazioarekin eta EhuGunerekin elkarlanean antolatutako jardunaldi honetan gogoeta egin nahi dugu etorkizuneko osasun-sistema publikoek izan behar dituzten lehentasunei eta oinarriei buruz. Gogoeta abiarazteko aintzat hartuko da SARS-CoV-2 birusak eragindako pandemiaren kudeaketak izan dituen gabeziak eta indarguneak eta horretatik atera daitezkeen lezioak. Halaber, osagai ezinbestekoa izango da analizatzea zeintzuk diren joera eta praktika aitzindariak osasun-sistemen gobernantzan. Asmoa da Europako hainbat tokitatik etorritako akademiko adituak eta agente sozial eta politikoak biltzea elkarrekin gogoeta egin dezaten etorkizuneko osasun-politikei buruz. izan akademiakoak, gizarte zibileko agenteak eta aktore politikoak.
Pandemia birikoaren ondorioz bizitzen ari garen salbuespenezko egoeran, Europako ereduari eta haren etorkizunari buruzko eztabaida berpiztu da. Krisiari erantzun zuzen eta koherente bat emateko, egungo erabakiguneak birplanteatu behar dira.
Izaskun Bilbao, Pernando Barrena, Toni Comin europarlamentarioekin eta Jordi Sole europarlamentario ohiarekin etorkizuneko Europaren eraikuntzarako espazio horiek irekitzeko aukerei buruz eztabaidatuko dugu.
IZENA EMATEA EZIN BESTEKOA DA: HEMEN
EUSKO IKASKUNTZAK, COPPIETERS FOUNDATION, EHUGUNE eta EZKERRABERRIK ANTOLATUA
Urteak dira jada ikus-entzunezkoak kontsumitzeko erak aldatu direna (eta aldatuz doaz etengabe). XXI. mendearen hasieran, telebistan, zineman eta DVDetan ikusten genituen ikus-entzunezkoak, horiek ziren plataforma nagusiak. Digitalizazioarekin eta, batez ere, Youtube plataformaren hedatzearekin etorri dira ohitura berriak.
OHARRA: aretoaren edukiera bete dugu. Izena ematen baduzu, itxarote-zerrendan geldituko zara eta tokia izanez gero abisatuko zaitugu. Streamingez ematea aztertzen ari gara.
Carles Puigdemont-en abokatuetako bat da Gonzalo Boye. Berriki 'Y ahí lo dejo. Crónica de un proceso' kronika-liburua publikatu du. Liburuaren mamiaz arituko zaigu Bilbon maiatzaren 8an
Inolako zalantza izpirik gabe hezkuntza da gizartearen oinarria eta zutabe. Ondorioz, gizarteak egin dezakeen inbertsiorik onena hezkuntzan egiten duena da. Inork jartzen al du hori dudatan? Alabaina, nolako hezkuntza nahi dugu? Zein helburu bete behar ditu? Zer baliabide eskaini behar zaizkio? Zeinen zerbitzura egon behar du? Antzeko galdera asko egin daitezke eta galdera berari hainbat erantzun desberdin eman. Jardunaldi honetan galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzunaren zati bat eman nahi diegu. Horien inguruko gogoeta egiteko elementuak eskaini nahi ditugu.