EGUNGO ERREALITATETIK ABIATUZ HEZKUNTZAREN GEROA ERAIKITZEN

15,30 Europa Jauregia, Gasteiz Hiribidea 85, Gasteiz

Inolako zalantza izpirik gabe hezkuntza da gizartearen oinarria eta zutabe. Ondorioz, gizarteak egin dezakeen inbertsiorik onena hezkuntzan egiten duena da. Inork jartzen al du hori dudatan? Alabaina, nolako hezkuntza nahi dugu? Zein helburu bete behar ditu? Zer baliabide eskaini behar zaizkio? Zeinen zerbitzura egon behar du? Antzeko galdera asko egin daitezke eta galdera berari hainbat erantzun desberdin eman. Jardunaldi honetan galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzunaren zati bat eman nahi diegu. Horien inguruko gogoeta egiteko elementuak eskaini nahi ditugu.

 

Gizarte aurrerakoi batek ezinbestean herritarrak izan behar ditu helburu; herritarrak norbanako zein kolektibo gisa, norbanakoaren oinarrizko eskubideak bermatu kolektiboaren kohesioa mantentzeko. Zentzu horretan, hezkuntzak jokatzen duen papera edo eta jokatu beharko lukeen papera determinatzailea da. Hala ere, hezkuntzak herritarren eskubideak bermatzeko eta gizarte-kohesioa lortzeko balio duen bezala, berdin berdin balio du eskubideak pribilegio bilakatzeko eta lubaki soziala areagotzeko.

Bide bat edo bestea jorratuko den hezkuntza-sistemak duen izaerak bideratuko du.

Jardunaldi honetan euskal estatu aurerakoi batek nolako hezkuntza-sistema izan beharko lukeen aztertu nahi dugu. Horretako Euskal Herritik bertatik egin den gogoeta bat aurkeztu dugu eta atzerriko hiru esperientzia desberdinen berri emango dugu. Espero dugu elementu horiek baliagarriak izatea euskal hezkuntza-sistema propioa eta aurrerakoia sortzeko egin beharreko bidean.

 

PROGRAMA

15,30 h: Euskal Hezkuntza Sisteima berritzeko oinarriak’  liburuaren aurkezpena

  • Pedro J. Macho, Hezkuntza Ikuskaria

16,00 h: ‘Estoniako hezkuntza-sistema’

  • Kersti Nigelsen, Vanalinna Haridusklollegium ikastetxeko sortzailea
  •  Chema Camean, Vanalinna Haridusklollegium ikastetxeko Bigarren Mailako zuzendaria

17,00 h: 'Portugalgo Hezkuntzaren oraingo errokak’

  • Manuela Esteves, Lisboako Unibertsitateko Hezkuntza Institutua

18,00 h: 'Hezkuntza balioetan eta herritartasunean oinarrituta. Metodologia eta joera pedagogikoak. Kubako esperientzia'

  • Nancy Chancon Arteaga, Zientzia Pedagogikoen Enrique Jose Varona Unibertsitatea, Habana

19,00 h : Itxiera

Sarrera librea, baina izena ematea ezinbestekoa da

Euskara, ingelesa eta gaztelaniaren arteko aldibereko itzulpena egongo da.