Lankideak eta babesleak

Ezkerraberri fundazioaren DNAn beste erakunde eta instituzioekin lanean aritzea txertatuta dago. Beti pentsatu izan dugu elkar lanak ezein proiekturen emaitzak hobetzen laguntzen duela eta horretan ahalegin handia egin du Ezkerraberrik.

Bestetik, Ezkerraberri Coppieters Foundation europar fundazioaren kide da.

Ezkerraberrik erakunde hauekin elkar hartuta burutu izan ditu ekimenak: Coppiters Foundation, EhuGune, Deustuko unibertsitatea, Euskaltzaindia, Iratzar fundazioa, Alkartasuna fundazioa eta Kultur Alternatiba.

Halaber, Ezkerraberri fundazioak Madrilgo Hezkuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzak jaso izan ditu bere jarduera burutu ahal izateko.