Europa: etorkizun federala ala konfederala?

18,30 Bizkaia Aretoa, abandoibarra, 3, Bilbo

Pandemia birikoaren ondorioz bizitzen ari garen salbuespenezko egoeran, Europako ereduari eta haren etorkizunari buruzko eztabaida berpiztu da. Krisiari erantzun zuzen eta koherente bat emateko, egungo erabakiguneak birplanteatu behar dira.

Izaskun Bilbao, Pernando Barrena, Toni Comin europarlamentarioekin eta Jordi Sole europarlamentario ohiarekin etorkizuneko Europaren eraikuntzarako espazio horiek irekitzeko aukerei buruz eztabaidatuko dugu.

IZENA EMATEA EZIN BESTEKOA DA: HEMEN

EUSKO IKASKUNTZAK, COPPIETERS FOUNDATION, EHUGUNE eta EZKERRABERRIK ANTOLATUA

Europar Batasunean indarrean dagoen eredu konfederalari eusteak erabateko protagonismoa ematen die egungo estatu-nazioei. Lurralde-unitate txikiek – eskualdeak, nazioak eta estaturik gabeko herriak – oso mugatuta ikusten dute beren eragin-ahalmena Europako esparruan, eta beren barne-autogobernua estatu matrizeek emandako deszentralizazio-mailaren mende dago. Pandemia biralaren ondorioz bizitzen ari garen salbuespenezko egoeran, Europaren federalizazioari buruzko eztabaida zaharrak berriz piztu dira. Osasun-krisi honek eragindako ondorio ekonomiko larriei aurre egitera bideratutako funtsen kudeaketa bidezkoagoa eta eraginkorragoa gaur egungo estatuekin bat ez datozen lurralde-unitateetan oinarritutako federalizazioari lotuta egon daiteke. Europako funtsen kudeaketa subsidiarioak eta eskualde mailako krisiari erantzun zuzen eta koherentea ematea ahalbidetuko duen Europako espazio fiskal bat ezartzeak egungo erabakiguneak birplanteatzera behartzen du. Lurralde-egokitzapen horri esker, ziurrenik, estaturik gabeko herrien, nazioen edo eskualdeen gaitasun politikoa indartu ahal izango da, "no taxation without representation" printzipioaren arabera. Ez alferrik, aukera federal edo konfederalari buruzko eztabaida politikoak atzera egiten digu konstituzionalismo amerikarraren hastapenetara eta Alexander Hamiltonen gobernu federal indartsu baten aldeko proposamenetara. Lurralde burujabetza gatazkak konpontzeko jardunbide egokien esparruan, estaturik gabeko nazio europarrek berezko estatalitatea lortzea erraztu lezake Europaren federalizazioak, Europako proiektu federal komun baten barruan.