Ikus-entzunekoen paradigma berria eta hizkuntza ez-hegemonikoak
2019ko urriaren 4an euskara bezalako hizkuntza ez-hegemonikoek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko molde berriak hedatzearen ondorioz zituzten erronkez jardunaldia antolatu genuen Coppieters fundazioak, EhuGunek eta Ezkerraberri. Jardunaldi horretako gogoetak biltzen dituen liburua publikatu berri da.
Kataluniatik, Euskal Herritik eta Galiziatik etorritako akademiako eta sektoreko agenteek Netflixen eta enparauek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eragin duten molde berrien aurrean gure kulturak eta hizkuntzak zein toki duten aztertu dute eta baita nola jokatu beharko genukeen gurea babesteko iradoki ere.
Interesa baduzu esteka sakatu! Euskaraz edo ingelesez
OHARRA: Estekak Coppieters fundazioaren webgunera eramango zaitu. Azalpen-testua ingelesez aurkituko duzu. Ez larritu! Download sakatu eta euskarazko bertsioa deskargatuko duzu.