Familiari zuzendutako politika publikoak ongizate estatuan
Euskal gizarteak prozesu demografiko eta sozioekonomiko gogorrak bizi izan ditu II. Mundu gerraz geroztik. Burujabetasunik gabeko edo burujabetasun mugatuko egoeran kudeatu behar izan ditu hazkunde handiko garaiak eta baita gainbeherarenak ere.
Oro har, prozesu hauek muturreko ondorio sozioekonomiko eta demografikoak izan dituzte. XXI. mendean sartuta eta ongizate estatua desegiteko prozesu azeleratua bizi dugun honetan Euskal Herria eta berau osatzen duten eremu administratiboek ardura garrantzitsua dute politika publikoen bitartez, ongizate estatua bermatzen, eta batez ere, pobrezia zein gizarte bazterketa eragiten duten prozesuen inguruan politika orekatzaile eta berbanatzaileak indarrean jartzeko. Bide hori ezinbestean egin beharra du gure gizarteak osasuntsu iraun eta herri gisa garatuko bada.
Familia da arestian aipatu ditugun prozesuen protagonista eta biktimetako bat. Dela adineko senideen zaintza, dela belaunaldi gazteena, familiako zaintza ardurak dituzten pertsonen errenta, insertzio sozio-profesionala, (emakumearena batez ere)… familiak unitate moduan murrizketa eta zailtasun nabarmenak bizi ditu bere eginkizuna eraginkortasunez betetzeko. Horren ondorioz, halaber, bertan inplikatutako pertsonen garapen sozio-profesionala eta ekonomikoa auzitan ikusten dugu (lanaldi murriztuak, prekarietatea…) eta egoerarik ahulenean dauden pertsona gazte zein adinekoen zaintza eta ardura arriskuan (elikadura, ikasketak, sozializazioa). Gure herrian familiari lotutako prozesuen adierazle sozioekonomikoak gero eta adierazle eskasagoak dituzte. Ongizate estatuaren baitan familia-politikak berebiziko eginkizuna izango dute kohesio soziala garatzeko euskal gizartean.
Are gehiago, Euskal Herria, bitan banatutako herria den aldetik, miraz ikusten ditugu Ipar Euskal Herrian indarrean dauden familia eta babes sozialeko politikak eta hauek duten eragina.
Horrek, beraz, norabide politikoarekin batera Hego Euskal Herrian praxi legegilea behar du parlamentuetan. Jardunaldi honek lagungarri gertatu beharko luke tokian tokiko egoerak interpretatzen lagundu eta jarduera politiko berriak bideratzeko.
FAMILIARI ZUZENDUTAKO POLITIKA PUBLIKOAK ONGIZATE ESTATUAN.
9,00 h: JARDUNALDIAREN AURKEZPENA
9,10 h: SARRERA HITZALDIA: ‘Familiari eragiten dizkioten politikak, demografiatik gogoeta’, Anna Cabre, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
9,55 h: HITZALDIA: ‘Euskal gizartearen argazki sozio-ekonomikoa’ Imanol Esnaola, Gaindegia
10,30 h: BIDEOHITZALDIA: ‘Familiari zuzendutako laguntza-politikak Frantzian’. Claude Martin, Rennesko unibertstitatea, CNRS
11,25 h: KAFEA
11,45 h: MAHAI INGURUA: ‘Zer egin gurean? Zer-nolako politikak behar ditugu familientzat XXI. mendeko euskal gizartean?’
Moderatzailea: Mertxe Larrañaga, Euskal Herriko Unibertsitatea
Anna Cabré
Eguzki Urteaga, Euskal Herriko Unibertsitatea
Ernesto Sainz Lanchares, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria, Eusko Jaurlaritza.
Juan Hernandez Ariztu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Jubilatua
Martxa Lutxan, Euskal Herriko Unibertsitatea
13,45 h: ITXIERA