Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak

9,00 Tolare baserria Almortza bidea, 6 20018 DONOSTIA

Izena ematea itxita dago. Jardunaldia bideo-streamingez jarraitu ahal izango da helbide honetan

 

Euskara batua finkatuta dago maila idatzi formalean: badaude garatu beharreko esparruak eta eztabaida gune batzuk euskalkien eta estandarraren erabileraren inguruan (tokiko prentsa, esate baterako), baina funtzio formaletan euskara batuaren nagusitasuna eztabaidatik kanpo dago. 50 urtetan lortu da euskara idatzia esatea eta euskara batua esatea sinonimoak izatea.

Munduko beste hizkuntzetan bezala, idatzizko kode informalak ere sortu dira (sare sozialak, etab.), baina ez dute ezbaian jarri erabilera formaletarako eredu estandarra.

Ez da gauza bera gertatzen, ordea, ahozko erabilerari dagokionez.

Jardunaldiak beheko galderen inguruan hausnatzeko parada eman nahi du:

  • Ahozko hizkera batua finkatu behar da ala ez?
  • Zer ulertu behar dugu batutzat? Nola osatu eta gizarteratu ahozko eredu batu inklusibo bat, euskalki eta hizkera guztietatik gehiago elikatuko dena?
  • Gaur egun hedabide nazionaletan gailentzen ari den ahozko hizkera formala, batu nazionaltzat har daiteke edo gehiago du batu gipuzkeratik?
  • Hizkera informalaren bidean, nola aberastu euskalkirik gabeko gazteen hizkera? Nola eraiki argot nazionala?
  • Euskalkien, tokiko hizkeren eta batuaren erabilera ahozko erabilera formaletan; irakaskuntza, helduen euskararen irakaskuntza, tokiko eta nazio mailako komunikabideak, etab.
  • Hitanoaren papera ahozko batuan.

 

Egitaraua

9,15 h:  Ongi etorria. Patxi Zabaleta eta Andres Urrutia

9,30 h: Euskara batua eta tokikoa: zer zertarako?  Mikel Zalbide. Moderatzailea: Inaki Irazabalbeitia

10,30 h: Gazte-hizkerak, adierazkortasuna eta kode-aldaketak. Inma Muñoa eta Orreaga Ibarra. Moderatzailea: Jaime Altuna

11,30 h: Kafea

12,00 h: Ekialdeko eta mendebaldeko begiradak. Asisko Urmeneta eta Adolfo Arejita. Moderatzailea: Sagrario Aleman

13,00 h:  Euskara estandarra eta erregistro informalak. Joxerra Gartzia eta Xabier Euzkitze. Moderatzailea: Miriam Urkia

14,00 h: Ondorioak

Mila esker jardunaldian izena eman duzuen guztiei. Aretoaren edukiera bete da eta ez dago jada izena emateko aukerarik. Jardunaldia bideo-streamingez jarraitu ahal izango da, hala ere.