Muturreko eskuinaren fenomenoa aztertzeko hitzaldia antolatu dugu Ezkerraberri fundazioan "Muturreko eskuina, Europako fenomenoa" izenburupean. Hitzaldia Helena Castellák eskainiko du, maiatzaren 9an, Europaren egunean, alegia, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Agustin Unzurrunzagak egingo ditu moderatzaile lanak.
Helena Castella politologoa da eta Europako Parlamentuko ERCko parlamentarien aholkularia. Urtearen hasieran L'extrema dreta, un fenomen europeu izeneko liburua publikatu zuen eta bertan Europako eskuin muturrak XXI. mendean agertzen dituen ezaugarriak aztertzen ditu. Halaber, konparaketa egiten du gaurko eta 1920-30 hamarkadetako eskuin muturraren artean.
Ezkerraberri fundazioak antolatu duen errefuxiatuen inguruko argazki erakusketa Tolosará helduko da hilaren 14an Iruñean egon eta gero. Antonio Ruiz argazkilariaren lana erakusten du erakusketak eta Tolosako Aranburu jauregian egongo da ikusgai hilaren 26arte.
Erakusketa horrekin lotuta Ezkerraberrik hitzaldi antolatu du martxoaren 22rako, arratsaldeko 19.30an oraingoan, ekialde eta mendebaldeko harresiez hitz egingo dute Tolosatik Belgradora ekimeneko partaide batzuk
Ane Irazabal kazetaria Iruñean izango da datorren hilaren 27an, arratsaldeko 19:00 etatik aurrera Katakrak aretoan. Ezkerraberrik antolatu duen "Refugiados de Segunda: Aquí donde habita el olvido" argazki erakusketaren inauguraziona izango da eta Antonio Ruiz argazkilariarekin solasaldia izango du Irazabalek.
XXI mendean arrazakeriak itxura berriak hartzen ditu, jendeak, oro har, ez du onartzen arrazista dela, edo arrazista kutsua duela baina horren zantzuak topatu ditzakegu nonnahi. Arrazakeriaz hitz egiten dugunean, arrazista ez garela esaten dugunean, ahaztu egiten ditugu ondoan daukagun herri batzuek, adibidez ijituek. Ijituen kontrako jarrerak azaltzen dira, ijituen kontrako politikak egiten dira eta egin ohi dira. Islamofobia izan daiteke arrazakeria berriaren beste agerpen bat, eta antzinetik sustraituta egon daitekeen antisemitismoa era bai.
Ezkerraberri fundazioak antolatu duen Euskal Espazio Komunikatiboaren erronka: erronka eta aukera izeneko jardunaldian izena emoteko epea zabaalik dago dagoneneko; hementxe bertan egin dezakezue. Jardunaldia urtarrilaren 31an egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan, Bilboko Abandoibarra kalean kokatuta dagoena alegia. Bertan, egun osoan zehar komunikabide desberdinetako hainbat kazetarik eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batzuk partekatu dituzten euren ikuspegiak Euskal Espazio Komunikatiboak dituen erronken aurrean.
Informazio gehiago nahi baduzu lotura honetan topatu dezakezu, eta ez ahaztu, izena eman, parte hartzea doakoa izan arren lekua mugatua baita.
Animatu zaitezte eta parte hartu.