Euskal Espazio Komunikatiboa; erronka eta aukera
“NOLA SORTU ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA EUSKAL HERRIAN?
”Kezka horretatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak gogoeta-saioa antolatu nahi du euskal hedabideetako ordezkariekin, beren gogoetak parteka ditzaten.
Helburu praktikoa du gogoetak: orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea.
Bi elementu gakoren inguruan gogoeta egitea proposatzen da, eztabaidaren ekarria zentratzeko.
- · Eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkak. Ez da eztabaida teknologikoa, eraldaketaren suzia gaitasun teknologiko berriak badira ere, espazio sozialaren berregituraketa baita funtsean gertatzen ari dena. Hedabideei eragin dien posizio-aldaketaren aurrean, nola birkoka daitezke Hego Euskal Herriko hedabideak espazio komunikatiboa errazteari begira?
- · Hizkuntza-irizpidea: hizkuntza propioaren faktoreak nola eragiten die hedabideei beren eraginkortasun, esberdintze eta eragite-estrategiak indartzeko?
09:00 Ongi-etorria: Ezkerraberri Fundazioa
09:15 Sarrera-ponentzia
“Espazio komunikatiboaren garrantzia herrigintzaren erronkaren aurrean”. JOSU AMEZAGA
10:15 Atzerriko kasua
Nola eratu da espazio komunikatibo katalana? GERMÁ CAPDEVILA
11:00 Kafea
11:30 Eztabaida-saioa
Eraldaketa-garaiaren aurrean, zer?
Kokatzeko ponentzia eta moderatzailea: PILAR KALTZADA
Mahaingurua
PEIO URZELAI, LONTZO SAINZ, PEDRO GOROSPE, LOURDES PÉREZ eta IÑAKI SOTO.
13:00 Bazkaltzeko etena
15:00 Eztabaida-saioa
Euskara, espazio komunikatiboa indartzeko aukera edo oztopo?
Kokatze-ponentzia. BEATRIZ ZABALONDO
Mahaingurua
EITB, BERRIA, GRUPO NOTICIAS, TOKIKO HEDABIDEAK eta HEKIMEN. Moderatzailea: ESTITXU GARAI
16:30 Mahaingurua
Zer diote Legebiltzarreko alderdiek euskal espazio komunikatiboaz?
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi eta koalizioen ordezkariak gonbitatuko dira beren proposamenak azal ditzaten.
Moderatzailea: JUANCAR ETXEBARRIA
18:00 Amaiera