Muturreko eskuina aztergai Europaren egunean.
Muturreko eskuinaren fenomenoa aztertzeko hitzaldia antolatu dugu Ezkerraberri fundazioan "Muturreko eskuina, Europako fenomenoa" izenburupean. Hitzaldia Helena Castellák eskainiko du, maiatzaren 9an, Europaren egunean, alegia, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Agustin Unzurrunzagak egingo ditu moderatzaile lanak.
Helena Castella politologoa da eta Europako Parlamentuko ERCko parlamentarien aholkularia. Urtearen hasieran L'extrema dreta, un fenomen europeu izeneko liburua publikatu zuen eta bertan Europako eskuin muturrak XXI. mendean agertzen dituen ezaugarriak aztertzen ditu. Halaber, konparaketa egiten du gaurko eta 1920-30 hamarkadetako eskuin muturraren artean.