XXI. mendeko arrazakeria agerian utzi nahi dugu.

XXI mendean arrazakeriak itxura berriak hartzen ditu, jendeak, oro har, ez du onartzen arrazista dela, edo arrazista kutsua duela baina horren zantzuak topatu ditzakegu nonnahi. Arrazakeriaz hitz egiten dugunean, arrazista ez garela esaten dugunean, ahaztu egiten ditugu ondoan daukagun herri batzuek, adibidez ijituek. Ijituen kontrako jarrerak azaltzen dira, ijituen kontrako politikak egiten dira eta egin ohi dira. Islamofobia izan daiteke arrazakeria berriaren beste agerpen bat, eta antzinetik sustraituta egon daitekeen antisemitismoa era bai. 

 

Guzti honen inguruan hausnartu nahi dugu, datorren otsailaren 23rako antolatu dugun hitzaldia. Bartzelonako Unibertsitatetik Xavier Torrens irakaslea etorriko zaigu eta Ainara Ugalde, abokatu eta aralarkideak ibiliko da moderatzaile lanetan.

Hitzaldia Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko 6. zenbakian duten egoitzako areto nagusian izango da eta sarrera doakoa da.