Ane Irazabal kazetariak errefuxiatuen inguruan hitz egingo du Iruñean.
Ane Irazabal kazetaria Iruñean izango da datorren hilaren 27an, arratsaldeko 19:00 etatik aurrera Katakrak aretoan. Ezkerraberrik antolatu duen "Refugiados de Segunda: Aquí donde habita el olvido" argazki erakusketaren inauguraziona izango da eta Antonio Ruiz argazkilariarekin solasaldia izango du Irazabalek.
Ane Irazabal EITB komunikazio taldeko korrespontsala da eta hurbiletik jarraitu du urte hauetan errefuxiatuen historia latza, Sirian, Turkian, Grezian eta hainbat lekutan egondakoa da eta Iruñara hurbilduko zaigu bere ikuspegiaren berri emoteko.Irazabalek ekialde eta mendebaldeko hesien gaia jorratuko du.
Ezkerraberrik errefuxiatuen inguruko argazki erakusketa antolatu du, argazkiak Antonio Ruizek egiten ditu eta bera ere, datorren otsailaren 27an inaugurazio egunean Iruñean egongo da Ane Irazabalekin solasean. Erakusketa zabalik egongo da martxoaren 10erarte.