Ezkerraberri Fundazioak, EHUgunek eta Centre Maurits Coppieters-ek Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak izeneko jardunaldia antolatu du datorren maiatzaren 26rako. Jardunaldia Bilbon ospatuko da eta aldez aurretik izena emateko epea laster zabalduko da. 

Jarraian irakurri dezakezu jardunaldiaren nondik norakoa. Programa bera hemen irakurri dezakezu. 

Jarraitu irakurtzen

Jule Goikoetxea eta Igor Calzada pentsalari, ikerlari eta idazleak Euskal Herriaren independentziaren inguruan arituko dira. Nola heldu gaitezke independentziara, eta independentzia lortuta zer nolako izaera izango du Euskal Herriak. Independentistak biak baina horren inguruko iritzi desberdinekin.

Hitzaldia Bilbon izango da, Barrainkua kultur etxean, Barrainkua kaleko 5. zenbakian hain zuzen ere. 

Jarraitu irakurtzen

Kutxanbak-en sorrera ez zen prozesu lasaia izan. Euskal Herriko zati handi batek zalantzan jarri zuen hiru euskal kutxen batuketa prozesua eta ondoren etorri zen kutxak bankua bihurtzeko prozesua. Ondasun publikoa esku pribatuetara pasatu zen, Euskal Herriak kudeaketa ekonomikora zeukan tresna desagertarazi nahi izan zuten batzuek, gutxi batzuen onerako.

Guzti horren inguruan arituko da Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria Koldo Mitxelena kulturgunean hilaren 29an egingo den hitzaldian. Horren moderatzailea Ainhoa Beola izango da, hiru kutxen bancarizazioaren kontra ozen hitz egin zuen Aralarreko eta EH Bilduko ahotsa. 

Jarraitu irakurtzen

Ezkerraberri fundazioak antolatutako hitzaldian Jordi Sebastiá Compromiseko eurodiputatuak Kataluniako prozesuaz arituko da. Moderatzailea Iñaki Irazabalbeitia izango da. 

'Jordi Sebastia Compromis koalizioko kidea da, Bloc Nacionalista Valencia alderdikoa zehazki, eta Udaberri Europarra koaliazioko zerrenda burua izan zen Europako Parlamentuko atzen hauteskundeetan. Aurretik Burjassot-eko alkate izana zen. Kazetaria da formazioz eta unibertsitate-irakasle ofizioz. Kataluniako sobiranotza-prozesuak gainerako herrialde katalanetan izaten ari den eragina aztertuko du valentziar abertzale baten ikuspegitik.'

Informazio gehiago

Blocaren lotura

Jarraitu irakurtzen

Saharako borrokaren inguruan Ezkerraberrik, Iratzar eta Alkartasuna fundazioekin batera antolatutako jardunaldien laburpena duzue jarraian. 

Urriaren 16an Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean 'Ibilaldi Berdetik 40 urte, 40 urteko elkartasuna Sahararekin' jardunaldiak burutu dira Alkartasuna, Ezkerraberri eta Iratzar Fundazioek antolatuta Euskal Fondoa eta CMC Fundazioaren laguntzarekin.

 

Jarraitu irakurtzen