Independentziara nola eta nondik? Hitzaldia

Jule Goikoetxea eta Igor Calzada pentsalari, ikerlari eta idazleak Euskal Herriaren independentziaren inguruan arituko dira. Nola heldu gaitezke independentziara, eta independentzia lortuta zer nolako izaera izango du Euskal Herriak. Independentistak biak baina horren inguruko iritzi desberdinekin.

Hitzaldia Bilbon izango da, Barrainkua kultur etxean, Barrainkua kaleko 5. zenbakian hain zuzen ere.