Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak jardunaldian izen emateko epea laster zabalduko da

 Ezkerraberri Fundazioak, EHUgunek eta Centre Maurits Coppieters-ek Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak izeneko jardunaldia antolatu du datorren maiatzaren 26rako. Jardunaldia Bilbon ospatuko da eta aldez aurretik izena emateko epea laster zabalduko da. 

Jarraian irakurri dezakezu jardunaldiaren nondik norakoa. Programa bera hemen irakurri dezakezu. 

 

Europara iristen ari den migratzaile-kopuru handiak harrerari, kokatzeari eta gizarte-integrazioari buruzko erronka handiak pausatzeaz gain, espero gabeko ondorioak izan ditzake komunitate espezifikoen baitan. Europak aniztasun linguistiko eta kultural handia du. Europako Batasunaren mugen barruan 80tik gora jatorrizko hizkuntza daude. Horietako asko hizkuntza minorizatuak dira eta ez dute ofizialtasun estatusik.

Nabaria da bi hizkutza bizikide diren lurralde jakin batera, non bat sozialki nagusia den, migratzaile-kopuru handia ailegatuz gero, hizkuntza minorizatuarentzat arrisku-egoera sor daitekeela. Etorri berriek hizkuntza nagusiari atxiki dakizkioke integrazio sozialerako tresna moduan, gutxiengoarena albo batera lagata. Egoera horrek hizkuntza hori are egoera minorizatuagora eraman lezake.

Migratzaile-fluxuak eta hizkuntza minorizatuetan izan dezaketen eragina desegoki kudeatzen badira, inpaktu negatibo nabarmena paira dezakete atzen horiek. Klaru dago politika egokiak eta zentzudunak abian jarri behar direla arrisku hori ebitatzeko.

Jardunaldiaren helburuak hauek dira:

  • Migratzialeen fluxuak Europako gutxiengo kultural eta linguistikoetan duten eragina aztertzea,

  • ondorioez gogoeta egitea,

  • egoera egokitasunez kudeatzeko politikak proposatzea

  • arrakasta-kasuak eta praktika onak erakustea