Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak
Hizkuntzak: euskara, ingelesa & gaztelania
Antolatzaileak: Ezkerraberri Fundazioa, EHUgune & Centre Maurits Coppieters
Europara iristen ari den migratzaile-kopuru handiak harrerari, kokatzeari eta gizarte-integrazioari buruzko erronka handiak pausatzeaz gain, espero gabeko ondorioak izan ditzake komunitate espezifikoen baitan.
Europak aniztasun linguistiko eta kultural handia du. Europako Batasunaren mugen barruan 80tik gora jatorrizko hizkuntza daude. Horietako asko hizkuntza minorizatuak dira eta ez dute ofizialtasun estatusik.
Nabaria da bi hizkutza bizikide diren lurralde jakin batera, non bat sozialki nagusia den, migratzaile-kopuru handia ailegatuz gero, hizkuntza minorizatuarentzat arrisku-egoera sor daitekeela. Etorri berriek hizkuntza nagusiari atxiki dakizkioke integrazio sozialerako tresna moduan, gutxiengoarena albo batera lagata. Egoera horrek hizkuntza hori are egoera minorizatuagora eraman lezake.
Migratzaile-fluxuak eta hizkuntza minorizatuetan izan dezaketen eragina desegoki kudeatzen badira, inpaktu negatibo nabarmena paira dezakete atzen horiek. Klaru dago politika egokiak eta zentzudunak abian jarri behar direla arrisku hori ebitatzeko.
Jardunaldiaren helburuak hauek dira:
Migratzialeen fluxuak Europako gutxiengo kultural eta linguistikoetan duten eragina aztertzea,
ondorioez gogoeta egitea,
egoera egokitasunez kudeatzeko politikak proposatzea
arrakasta-kasuak eta praktika onak erakustea
Egitaraua
8,45 h: Parte hartzaileak akreditatzea.
91,5 h: Antolatzaileen ongi etorri hitzak
9,30 h: Sarrera-hitzaldia: ‘Dibertsitate konplexua, immigrazioa eta hizkuntza-politika ‘Peter Kraus (Augsburg-eko Unibertsitatea)
10,30 h: Hitzaldia: ‘Hizkuntza, elementu etnikoak edo zibikoa’ Nuria Franco-Guillen (Pompeu Fabra Unibertsitatea, Bartzelona)
11,00 h:. Kafea
11,15 h: Panela: ‘Hizkuntza minorizatuak eta migratzaileak Europan’
Catrin Wyn Edwards (Aberystwythko Unibertsitatea, Gales)
Cor van de Mer (Fryske Akademie, Frisia)
Oriol Amoros (Generalitat de Catalunya)
Xabier Aierdi (Euskal Herriko Unibertsitatea)
12,45 h: Panela: ‘Euskal Herriko esperientziak’
Petra Elser, ‘Lan-tokian hizkuntza ikastea’
Leire Diaz de Gereñu, ‘Gasteizko eskola baten esperientzia’
Ainara Santaquiteria, ‘Auzoko eta euskalgintzaren beste esperientzia batzuk’
14,00 h: Itxiera
Oharra: Sarrera libre da, baina www.ezkerraberri.eus webgunea izena ematea ezinbestekoa da. Parte hartzaileak izena emandako ordenaren arabera onartuko dira gelaren edukiera bete arte. Aldibereko itzulpena egongo da.