Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria
Kutxanbak-en sorrera ez zen prozesu lasaia izan. Euskal Herriko zati handi batek zalantzan jarri zuen hiru euskal kutxen batuketa prozesua eta ondoren etorri zen kutxak bankua bihurtzeko prozesua. Ondasun publikoa esku pribatuetara pasatu zen, Euskal Herriak kudeaketa ekonomikora zeukan tresna desagertarazi nahi izan zuten batzuek, gutxi batzuen onerako.
Guzti horren inguruan arituko da Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria Koldo Mitxelena kulturgunean hilaren 29an egingo den hitzaldian. Horren moderatzailea Ainhoa Beola izango da, hiru kutxen bancarizazioaren kontra ozen hitz egin zuen Aralarreko eta EH Bilduko ahotsa.