Antonio Ruiz argazkilariaren erakusketa antolatu du Ezkerraberri fundazioak Iruñeako Katakrak aretoan. "Bigarren mailako errefuxiatuak. Hemen, ahazntura bizi den tokian" izenburua du eta irekite egongo da Otsailaren 27tik martxoaren 10era bitartean egongo da Iruñean eta ondoren Tolosara joango da. martxoaren 14tik 26ra bitartean. Tolosan Aranburu jauregian izango da. 

Irekiera ekitaldia otsailaren 27an Iruñean izango da arratsaldeko 19.00 etan eta bertan izango da Antonio Ruiz argazkilaria eta Ane Irazabal, kazetaria eta EITBko korrespontsala "Ekialde eta Mendebaldeko hesiak" izeneko hitzaldia emango du.

Tolosan aldiz, hitzaldia hilaren 22an izango da arratsaldeko 19.30an eta hizlariak Tolosatik Belgradora ekimeneko partaideak izango dira. 

Esan bezala, erakusketa Ezkerraberri fundazioak antolatu du eta Eusko Jaurlaritza, Espainiako gobernua eta Katakrak-en babesa du. 

Jarraitu irakurtzen

“NOLA SORTU ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA EUSKAL HERRIAN?

”Kezka horretatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak gogoeta-saioa antolatu nahi du euskal hedabideetako ordezkariekin, beren gogoetak parteka ditzaten.

Helburu praktikoa du gogoetak: orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea.

Bi elementu gakoren inguruan gogoeta egitea proposatzen da, eztabaidaren ekarria zentratzeko.

  • · Eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkak. Ez da eztabaida teknologikoa, eraldaketaren suzia gaitasun teknologiko berriak badira ere, espazio sozialaren berregituraketa baita funtsean gertatzen ari dena. Hedabideei eragin dien posizio-aldaketaren aurrean, nola birkoka daitezke Hego Euskal Herriko hedabideak espazio komunikatiboa errazteari begira?
  • · Hizkuntza-irizpidea: hizkuntza propioaren faktoreak nola eragiten die hedabideei beren eraginkortasun, esberdintze eta eragite-estrategiak indartzeko?

Jarraitu irakurtzen

François Alfonsí, Korsikako europarlamentari ohiak Korsikaren egoeraz mintzatuko da Donostiako Aquariumean. Ezkerraberri fundazioak antolatu duen hitzaldia frantresez izango da euskarazko itzulpenarekin. Hitzaldian Iñaki Irazabalbeitia aralarkidea, europarlamentari ohia eta Ezkerraberriko arduraduna arituko da. 

Jarraitu irakurtzen

Ester Capella i Ferre ERC-ko diputatua da eta egungo Catalunyaren egoeraz mintzatuko da Tuteran. Aldebakartasunaren kontra azaltzen direna estatuarekin adostasuna lortu behar dela esaten dute baina posible da galdeketan negoziatu bat lortzea? Horretaz mintzatuko da Ester Capella i Ferre Ezkerraberri fundazioak antolatu duen hitzaldian. Jon Iñarritu, Aralarreko zuzendaritzako kidea eta Amaiurreko ordezkaria Madrilgo Diputatuen kongresuan arituko da aurkezle lanetan. 

Jarraitu irakurtzen

Pedro Luis Uriarte Eusko Jaurlaritzako Ogasun kontseilaria izan zen Carlos Garaikoetxearen gobernuan eta parte hartu zuen lehen kontzertuaren negoziazioan. BBVAko presindente ordea eta Innobasqueko presidentea izan da.  'El concierto económico vasco' liburu mardula publikatu zuen iaz kontzertuaren defentsan eta hemendik deskarga daiteke doan:http://www.elconciertoeconomico.com/

Hitzaldian, Aralarreko Presidentea den Patxi Zabaletak egingo ditu aurkezle eta moderatzaile lanak. 

Jarraitu irakurtzen