Bigarren mailako errefuxiatuak. Argazki erakusketa Iruñean eta Tolosan
Antonio Ruiz argazkilariaren erakusketa antolatu du Ezkerraberri fundazioak Iruñeako Katakrak aretoan. "Bigarren mailako errefuxiatuak. Hemen, ahazntura bizi den tokian" izenburua du eta irekite egongo da Otsailaren 27tik martxoaren 10era bitartean egongo da Iruñean eta ondoren Tolosara joango da. martxoaren 14tik 26ra bitartean. Tolosan Aranburu jauregian izango da.
Irekiera ekitaldia otsailaren 27an Iruñean izango da arratsaldeko 19.00 etan eta bertan izango da Antonio Ruiz argazkilaria eta Ane Irazabal, kazetaria eta EITBko korrespontsala "Ekialde eta Mendebaldeko hesiak" izeneko hitzaldia emango du.
Tolosan aldiz, hitzaldia hilaren 22an izango da arratsaldeko 19.30an eta hizlariak Tolosatik Belgradora ekimeneko partaideak izango dira.
Esan bezala, erakusketa Ezkerraberri fundazioak antolatu du eta Eusko Jaurlaritza, Espainiako gobernua eta Katakrak-en babesa du.