Urteari hasiera emateko Euskal Espazio Komunikatiboan jarri ditugu gure begiak. Oinarrizkotzat har dezakegu gai hau herrigintzan eta horren inguruko hausnarketa jardunaldia antolatu dugu urtarrilaren bukaeran Euskal Herriko komunikabideetako kazetari eta unibertsitateko irakasleekin batera.
Jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan izango da, Bilboko Abandoibarra kaleko 3.ean. Itzulpen zerbitzua egongo da euskaratik erderara eta aldrebez.
François Alfonsi Donostian da Ezkerraberri Fundazioak gonbidatuta Kortsikari buruzko hitzaldia emateko. Bidaia aprobetxatuz Iñaki Irazabalbeitiak, Ezkerreberri Fundazioko zuzendari eta Aralarreko kanpo harremanetarako ordezkariak, bilera bat ahalbidetu du Euskal Herria Bilduko ordezkaritza batekin. Bileran, Alfonsi eta Irazabalbeitiarekin batera izan dira Jon Iñarritu, Arnaldo Otegi eta Pello Urizar. Euskal Herria eta Kortsikaren egoeraz mintzatu dira eta bi herrien arteko loturak sendotzea erabaki dute.
Datorren hilaren 14an Donostiako Aquariumean Kortsikaz mintzatuko da François Alfonsí Kortsikako eurodiputatu ohiak. Hitzaldia frantzesez izango da eta euskarazko itzulpena egongo da. Ezkerraberri fundazioak antolatu du eta Iñaki Irazabalbeitie Ezkerraberriko arduraduna, eurodiputatu ohia eta aralarkidea izango da moderatzaile lanetan ibiliko dena.
Ezkerraberrik etorkizuneko euskal estatuaz hausnartzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu eta horien lehen saioaren berri eman du Berria egunkariak. Hemen duzue lotura zuzena.
Ezkerraberri fundazioak Catalunyako egoerari buruzko hitzaldia antolatu du datorren azaroaren 3rako Tuteran. Hitzaldiaren izenburua "Posible da erreferendun negoziatua?" da eta argi uzten du zein izango de abiapuntua eta aztertzeko gaia. Hizlaria Ester Capella y Ferre ERCko diputatua izango da eta aurkezle lanetan Jon Inarritu, Amairreko diputatu ohia eta Aralarreko zuzendaritzako kidea arituko da.