Euskal Espazio komunikatiboaren inguruko hausnarketa jardunaldia antolatu dugu

Urteari hasiera emateko Euskal Espazio Komunikatiboan jarri ditugu gure begiak. Oinarrizkotzat har dezakegu gai hau herrigintzan eta horren inguruko hausnarketa jardunaldia antolatu dugu urtarrilaren bukaeran Euskal Herriko komunikabideetako kazetari eta unibertsitateko irakasleekin batera. 

Jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan izango da, Bilboko Abandoibarra kaleko 3.ean. Itzulpen zerbitzua egongo da euskaratik erderara eta aldrebez. 

“NOLA SORTU ESPAZIO KOMUNIKATIBO KOMUNA EUSKAL HERRIAN?

”Kezka horretatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak gogoeta-saioa antolatu nahi du euskal hedabideetako ordezkariekin, beren gogoetak parteka ditzaten.

Helburu praktikoa du gogoetak: orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea.

Bi elementu gakoren inguruan gogoeta egitea proposatzen da, eztabaidaren ekarria zentratzeko.

  • · Eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkak. Ez da eztabaida teknologikoa, eraldaketaren suzia gaitasun teknologiko berriak badira ere, espazio sozialaren berregituraketa baita funtsean gertatzen ari dena. Hedabideei eragin dien posizio-aldaketaren aurrean, nola birkoka daitezke Hego Euskal Herriko hedabideak espazio komunikatiboa errazteari begira?
  • · Hizkuntza-irizpidea: hizkuntza propioaren faktoreak nola eragiten die hedabideei beren eraginkortasun, esberdintze eta eragite-estrategiak indartzeko?

EGITARAUA