Turismoa eraldatzen erregioen ikuspegitik: desafioak, ikuskerak eta aurrera bideak

Turismo modernoa estuki lotuta dago garapenarekin eta gero eta helmuga berri gehiago hartzen ditu bere baitan. Turismoa da Europako Batasuneko (EB) hirugarren jarduera sozio-ekonomiko handiena eta EB barne-produktu gordinari eta enpleguari ekarpen inportanteak egiten dizkie. Nahiz eta turismoak gero eta garrantzia sozio-ekonomiko handiagoa izan Europako erregioen ikuspegitik, Europako erregio askotan egin berri diren azterketa batzuek arazo inportanteak identifikatu dituzte esparru hauetan: baliabide naturalen jasangarritasuna, berrikuntzaren dinamika eta espezializazio-eskemak eta turismoaren errentagarritasunaren eta erregioen garapen jasangarriaren arteko harremanetan.

Horri buruz gogoeta egiteko Ezkerraberri fundazioak, Deustuko unibertsitateak eta Coppieters fundazioak jardunaldia antolatu dute maiatzaren 3an Donostian. INFORMAZIO GEHIAGO