Ezkerraberrik estaturik gabeko nazioen agenda komunikatiboa aztertuko du Bruselan

Ezkerraberri fundazioak hainbat estaturik gabeko naziok beren agenda komunikatibo propio antolatzeko dituzten desafioak eta zailtasunak aztertu nahi ditu oraingoan Bruselan. Helburua ondorio baliogarriak ateratzea da. 

Igaro den urtarrilean Euskal Espazio Komunikatiboaren inguruko jardunaldiaren jarraipena bezala ulertu dezakegu Bruselan, Europako Parlamentuaren egoitzan antolatu den jardunaldi hau. 

 

Hilaren 28an izango da Jardunaldia, arratsaldeko hiruretan hasita.  Ezkerraberri fundazioak, Centre Maurits Coppieters europar fundazioak eta Europako Parlamentuko Berdeak-ALE taldeak antolatu dute. Jill Evans europarlamentario galesak aterpetuko du jardunaldia.

Parte hartzea doakoa da baina izena eman behar da helbide honetan : https://www.greens-efa.eu/en/article/event/stateless-nations-and-media/