Kobaneko ordezkariek Euskal Herrian Nazioarteko elkartasunaren garrantzia azpimarratzeko
Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta Gulbahar Hassan PYDko ordezkaria Europan eta Sivan Zerdesti Kurduar Kongresu Nazionaleko ordezkaria Hego Euskal Herrian daude egoeraren berri emateko eta Kobane berreraikitzeko laguntza eske.
Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako parlamentuan izan dira eta egoera azaltzen eta harrera ona izan dute. Bestalde, EHBilduko nazioarteko arduradunekin ere bilera egin dute eta EAJ-ko ordezkariekin ere.
Nafarroan eman zuten atzo hitzaldia eta bihar arratsaldeko 7etan Bilboko Arrupe etxean izango dira.
Gaur prentsaurrekoan azaldu duten bezala EI-ri aurre egin ostean Kobane suntsituta geratu da eta nazioarteko laguntza ezinbestekoa da etorkizuna eraikitzeko eta ihes egin zuten 200.000 lagunek itzuli ahal izateko. Gulbahar Hassanek esan duenez EI-k ur putzuak kutsatu zituen eta lurraldea minaz josita geratu da eta hauek kentzeko laguntza tekniko eta ekonomikoa beharrezkoa da.