Ezkerraberri 32. Aldaketa klimatikoa eta Parisko Goibilera.

Klima-aldaketa hizpide izaten dugu maiz gure artean, bereziki, eguraldia ez datorrenean bat garaiari dagokionarekin. Pasa berri dugu udazken lehor eta epelean esaterako. Aldaketa klimatikoa errealitatea da, hala ere. Industria-iraultzatik hona gizakiak atmosferara isuri du karbono(IV) oxidoa pilatzen joan da. 

Gauza bera gertatzen ari da metanoarekin desforestazioaren eta ganaderitzaren ondorioz. Gas horiek, berotegi batean kristalak egiten duen bezala, lurrazalera iristen den eguzki-erradiazioa pasatzen uzten dute. Erradiazioa lurrean jo ondoren energia termiko moduan islatzen da. Metanoak, CO2-ak eta beste gas batzuk energia termikoaren zati adierazgarri bat xurgatzen dute, ez da espazioaren emititzen eta gas horien ausentzian egongo zatekeen tenperatura baino handiagora iristen da Lurraren gainazala. Paper horixe jokatzen du kristalak berotegian; kontsekuntziaz, gas horiei berotegi gas deritze.

 Lurrazalaren tenperatura igotzen ari da industria-iraultzaz gero. Eta horrek ondorioak ditu: poloetako eta latitude hotzetako izotzak urtzen ari dira. Hortaz, itsasoaren maila igotzen ari da arriskuan jarrita kostaldeak. Haizeen eta tenperaturen erregimena ere aldatzen ari da eta, kontsekuntziaz, euria non eta zenbat egiten duen aldatzen ari da. Desertifikazioa ager daiteke

Lurraren eskualde sentikor askotan. Ozeanoak CO2-aren zati bat zurgatzen ari dira. Horrek azidifikatzea ekartzen ari da: XVIII. mendetik hona ozeanoen pH 0,1 jaitsi egin da. Maskor gogorra

egiten duten espezieek arazoak izan ditzakete maskorrak osatzeko.

Horrek guztiak zein ondorio izan ditzakeen gizateriarentzat erraza da imajinatzea: gosea, uholdeak, ur-falta, uholdeak, migrazioak, gerra, …. Zientzialarien ustetan Lurrazalaren tenperaturaren igoerak ez ditu 2 ºC-ak gainditu behar igoera horren ondorioak muga kontrolagarrien barruan gorde nahi badira. Hobe, igoera 1,5 ºC baino handiagoa ez bada.

Aspaldian dabil nazioarteko komunitatea neurriak hitzartu nahian aldaketa klimatikoa ebitatzeko eta eraginak gutxiagotzeko. Makina bat bilera egin da atzen urteotan, baina adostasunik ez da erdietsi arrazoi bat edo beste medio. Azkenik, joan den abenduan Parisen egindako goibileran konpromiso bat lortu da bertaratutako estatuen artean. Akordio horren xehetasunak azalduko ditugu Ezkerraberriren ale honetan.

Bukatzeko, berotegi gasei esker bizi gara Lurrean, horien ezean Lurrazalaren batezbesteko tenperatura -18 ºC-koa izango litzateke. Ez litzateke giro egongo! Gas horien neurria da arazoa.

 

Aldaketa Klirmatikoa eta Parisko Goi Bilera