Pedro Luis uriarte kontseilaria izan zen Eusko Jaurlaritzan Carlos Garaikoetxearen garaia, bere arduren artean egon zen lehen kontzertuaren negoziazioan parte hartzea. Ondoren BBVA banketxearen presidente ordea izan da eta Innobasquere presidentea. Iaz Euskal Kontzertuaren inguruko liburua kaleratu zuen. 

Irailaren 29an, Iruñean hitzaldia emango du Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta. Katakrak aretoan izango da, eta Patxi Zabaleta Aralarreko presidentea eta Nafar parlamentari ohia ibiliko da moderatzaile lanetan.

 

Jarraitu irakurtzen

Francisco Ruiz Leon SAT sindikatuko ordezkariak "La lucha obrera en Andalucia: Sindicalismo y Represión" hitzaldia emango du datorren ekainaren 2an arratsaldeko 19.00etan. Hitzaldiaren moderatzailea Victoria Domingo izango da.

Hitzaldia Ezkerraberri fundazioak antolatu du eta sarrera doakoa da. Gasteizko Fray Zacarias Martinez kaleko bigarren zenbakian dagoen Montehermoso kulturgunean izango da. 

Jarraitu irakurtzen

Ostegunean egingo den Migrazioak eta Europako Gutxiengo Kultural eta linguistikoak izeneko jardunaldian izen emateko auketa itxita dago dagoeneko toki guztiak bete direlako. Dena den eta EHUgunerekin eginiko akordioari ezker, jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bitartez honako helbidean: http://ehutb.ehu.es/canal2

Jarraitu irakurtzen

Ezkerraberri Fundazioak, EHUgunek & Centre Maurits Coppieters-ek antolatutako jardunaldian izena emateko epea zabalik da dagoeneko hemen klikatuz. Izen ematea doanik da baina tokia mugatua denez ahalik eta arinen ematea eskertuko genizueke.

Jardunaldia Bilbon egingo da, maiatzaren 26an eta bertan Ausburg, Catalunya, Frysia, Gales eta Euskal Herriko adituak arituko dira. 

 

Jarraitu irakurtzen

Ezkerraberriko fundazioak antolatuta, ostegun honetan, hilak bost, Patxi Zabaleta, nafar parlamentari ohia, abokatua eta Aralar alderdiko presidentea Nafarroako Konbenioaz eta EAEko kontzeretuaz arituko da, bereziki horien defentsa egiteko. Ekitaldia Karlos Arellanok aurkeztuko du eta arratsaldeko 7.30 hasiko da Tuterako Santa Maria Hotelean

Jarraitu irakurtzen