Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak jardunaldian izen emateko epea zabalik da dagoeneko.

Ezkerraberri Fundazioak, EHUgunek & Centre Maurits Coppieters-ek antolatutako jardunaldian izena emateko epea zabalik da dagoeneko hemen klikatuz. Izen ematea doanik da baina tokia mugatua denez ahalik eta arinen ematea eskertuko genizueke.

Jardunaldia Bilbon egingo da, maiatzaren 26an eta bertan Ausburg, Catalunya, Frysia, Gales eta Euskal Herriko adituak arituko dira. 

 

 

Europara iristen ari den migratzaile-kopuru handiak harrerari, kokatzeari eta gizarte-integrazioari buruzko erronka handiak pausatzeaz gain, espero gabeko ondorioak izan ditzake komunitate espezifikoen baitanMigratzaile-fluxuak eta hizkuntza minorizatuetan izan dezaketen eragina desegoki kudeatzen badira, inpaktu negatibo nabarmena paira dezakete atzen horiek. Klaru dago politika egokiak eta zentzudunak abian jarri behar direla arrisku hori ebitatzeko.

Jardunaldiaren helburuak hauek dira:

  • Migratzialeen fluxuak Europako gutxiengo kultural eta linguistikoetan duten eragina aztertzea.
  • Ondorioez gogoeta egitea.
  • Egoera egokitasunez kudeatzeko politikak proposatzea.
  • Arrakasta-kasuak eta praktika onak erakustea.

EGITARAUA

  • 8,45 h: Parte hartzaileak akreditatzea
  • 9,15 h: Antolatzaileen ongi etorri hitzak
  • 9,30 h: Sarrera-hitzaldia: ‘Dibertsitate konplexua, immigrazioa eta hizkuntza-politika’ 
    Peter Kraus (Augsburg-eko Unibertsitatea)
  • 10,30 h: Hitzaldia: ‘Hizkuntza, elementu etnikoak edo zibikoa’ 
    Nuria Franco-Guillen (Pompeu Fabra Unibertsitatea, Bartzelona)
  • 11,00 h: Kafea
  • 11,15 h: Panela: ‘Hizkuntza minorizatuak eta migratzaileak Europan’ 
    Catrin Wyn Edwards (Aberystwythko Unibertsitatea, Gales) 
    Cor van de Mer (Fryske Akademie, Frisia) 
    Oriol Amoros (Generalitat de Catalunya) 
    Xabier Aierdi (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • 12,45 h: Panela: ‘Euskal Herriko esperientziak’ 
    Petra Elser, ‘Lan-tokian hizkuntza ikastea’ 
    Leire Diaz de Gereñu, ‘Gasteizko eskola baten esperientzia’ 
    Ainara Santaquiteria, ‘Auzoko eta euskalgintzaren beste esperientzia batzuk’
  • 14,00 h: Itxiera