Konbenioari buruzko hitzaldia Tuteran

Datorren apirilaren 18an, arratsaldeko 8tan, Mikel Aranburuk, Nafarroako Gobernuko Ogasun sailburuak hitzaldia egingo du Tuteran Ezkerraberri fundazioak antolatuta. Nafar konbenioaren gorabeherak eta desafioak izango ditu hizpide: 'El convenio como clave de nuestro autogobierno: retos de futuro'. Decanal Jauregian izango da ekitaldia.