"Kurdistan, la guerra de las chicas" filma Juan Sorinen omenez

"Kurdistan, la guerra de las chicas" filma ikusgai jarriko dute Newroz euskal kurduen elkarteak eta Ezkerraberri fundazioak Juan Sorini egingo dioten omentaldian. Filmaren emanaldian Mylene Souloy ere egongo da. Juan Sorin Newroz elkartean arima zen eta duela urtebete inguru hil egin zen. Euskal Herria eta kurduen arteko elkarlana eta elkartasuna bultzatu zuen.

Omenaldia Santutxuko Udaltegian izango da, Bilbo, datorren martxoaren 23an arratsaldeko 19:00 etan.