"Bigarren mailako errefuxiatuak" erakusketa Zarautzen

"Bigarren mailako errefuxiatuak. Hemen ahanztura bizi den tokian" izeneko argazki erakusketa Zarautzen zabalduko da datorren astelehenean, maiatzak 22. Erakusketa hau aurretik Iruñean egon da eta ondoren Tolosan orain Zarautzera heltzeko. Antonio Ruizen argazkiak osatzen dute erakusketa hau eta Zarautzeko Euskalduna Tabernan egongo da ikusgai ekainaren 11rarte.