Sare sozialak eta adierazpen askatasuna aztergai Iruñean
Alfredo Remirez (@erreharria) txiolariak eta Beñat Zarrabeitia(@Bzarrabeitia) kazetariak sare sozialak eta adierazpen askatasuna aztertuko dituzte Iruñean Ezkerraberri fundazioak antolatu duen hitzaldian. Asier Iturriagaetxebarria Aralarkide eta EH Bildukideak arituko da moderatzaile lanetan.
Alfredo Remirez @erreharria izenarekin ezaguna de twitterren oso zorrotz ari da boteretsuen kontra eta ironia ere jorratzen du. Jokabide horrek epaitegietara eraman du eta zigortua izan da. Beñat Etxebarria Bilboko Hamaiaka Telebistako zuzendaria da eta sare sozialetan oso aritua da.