Ibilaldi Berdeak 40 urte, 40 urteko elkartasuna Sahararekin
Ibilaldi Berdeen 40. urteurrena betetzen denean Ezkerraberri fundazioak Alkartasuna eta Iratzar fundazioarekin batera Sahararen inguruko jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldi nagusia Gateizen izango da eta Tolosan eta Bilbon ere hitzaldian izango dira.
Gasteizen jardunaldi nagusia hasiko da Ignacio Aldekoa Kultur Etxean arratsaldeko 16.00 etan. Irekieran Fronte Polisarioaren Europarako ordezkaria den Mohamed Sidatiren hitzaldiarekin eta moderatzailea Diana Urrea EH Bilduren EAEko parlamentaria izango da.
Ondoren mahaingurua izango da Carlos Beristain eta Hassana Aaliarekin eta moderatzailea Kristina Berasain izango da
Atsedenaren osteko Mahai inguruan Nuria Salamék (Associacions Catalane Amigues del Poble Saharaui-Federacio), Jesus Garaik (SEAD) eta Nekane Perezek parlamentario ohiak hartuko dute parte eta moderatzaileta Eneko Gerrikabeitia, Mundubat-eko kidea izango da.
Ondorioak eta gero itxiera arrastiko 8etarako aurreikusita dago.
Bestalde Tolosan, hilaren 15ean arratsaldeko 7 eta erdietan kultur etxean, eta Bilbon, hilaren 20 arratsaldeko zazpietan Ibaiondo Hiri zentroan, Fronte Polisarioko ordezkaria EAEn den Lih Beiruk Sahararen inguruko hitzaldi bana eskainiko du.
Esan bezala antolatzaileak Ezkerraberri, Alkartasuna eta Iratzar fundazioak dira eta babesleak Euskal Fondoa eta Centre Maurits Coppieters