Ezkerraberri CMCko kide

Lusaziako Bautzen hirian CMC fundazioak egin duen Batzar Nagusian Ezkerreaberri fundazioa eta Bloc Nacionalista Valenciari lotutako NEXE fundazio CMCko kide moduan onartu dituzte Centre Maurits Coppieters europar fundazioa (www.cmc-foundation.eu) ALEko alderdien fundazioek osatzen dute. CMCren helburua ikerketa eta diskurtsoa sortzea da hainbat alorretan: abertzaletasuna, autodeterminazio-eskubidea, dibertsitate kulturala eta linguisitikoa, maila anitzeko gobernantza, deszentralizazioa, aldaketa konstituzionalak, estatuen sezesioak, gatazken konponketa eta bakearen eta giza eskubideen defentsa.