Erabakitzeko Eskubidea Nafarroan jardunaldiak aurkeztu ditu Ezkerraberrik
Patxi Zabaletak eta Ana Barrenak Ezkerraberrik antolatu dituen "Erabakitzeko Eskubidea Nafarroan" jardunaldiak aurkeztu dituzte. Jardunaldien hasiera Eskoziaren independentziaren aldeko erreferendumaren egun berdinean izango da.
Aurkezpenean, bai Zabaletak, eta bai Anak Erabakitze Eskubidea eskubide demokratikoa dela azpimarratu dute, eskubide historikoen gaurkotze demokratikoa alegia. Catalunya eta Eskoziari dagozkien bezala euskal jendeari, Nafar gizarteari ere dagokio erabakitze eskubidea.
Nafarroak bere autonomiaren kontrako erasoak bizi ditu, Madrilgo gobernuaren eskutik eta Epaitegi gorenaren eskutik, eta horren aurrean UPNren gobernuak muzin egiten du Madrilgo PPren alboan jartzen ez denean.
Zentzu horretan erabakitze eskubidearen beharra azpimarratu dute eta Ingalaterra eta Madrilgo gobernuaren arteko desberdintasunak nabarmendu dute. Lehenengoak demokratikoki eskubidea onartzen dio Eskoziako herriaari bigarrenak gizartearen eskaeraren aurrean lege antidemokratikoak eta inposizioa jartzen duen bitartean.
Barrenak esan duenez Eskoziako erreferendumak aro berri baten hasiera markatuko du eta Catalunyako gizarteak jendearen boterea erakutsiko du lege inposatzaile eta epaitegi partidisten gainetik.