Marta Rovirak (ERC) hitzaldia eskaini du Bilbon, Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta
Marta Rovira ERCko idazkari nagusia Euskal Herrian izan da, Aralarren Ezkerraberri Fundazioak eta EAren Alkartasuna Fundazioak gonbidatuta. Besteak beste, Katalunian gauzatzen ari den prozesu soberanistaren gorabeherak azaldu du bere hitzaldian. Aurretik, goizean, agerraldia egin du Bilbon, Euskal Herriko komunikabideen aurrean. Bere ondoan izan ditu Rebeka Ubera Aralarren entolaketa idazkaria eta EH Bilduko legebiltzarkidea eta Lorena Lopez de Lacalle EAko kidea.