Newroz elkarteak eta Ezkerraberri fundazioak Juan Sorini omenaldia eskainiko diote datorren hilaren 23an Bilboko Santutxuko udaltegian egingo den ekitaldian. Bertan "Kurdistan, la guerra de las chicas" filma ikusi ahal izango da eta Mylene Sauloy egongo da.
Alfredo Remirez (@erreharria) eta Beñat Zarrabeitia (@bezarrabeitia) sare sozialak eta adierazpen askatasunaren inguruan arituko dira Iruñako Katakrak aretoan
Helena Castellá politologoa eta Europako ParlamentuanERCko aholkulariak eskainiko du hitzaldia eta Agustin Unzurrunzagak egingo ditu moderatzaile lanak
Ibai Trebiño kazetaria, Sirian gertatzen denaren ikuspegia emango digu. Ibai Trebiño guda eremu askotan aritu izan da eta Argia, Berrian eta beste komunikabide batzuetan idazten du. Hitzaldia, Ezkerraberri fundazioak antolatu du eta arratsaldeko zazpiretan hasiko da datorren martxoaren 9an
Xabier Torrens Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskainiko du Ezkerraberri Fundazioak gonbidatuta. Aurkezle lanak Ainara Ugalde abokatua eta aralarkideak egingo ditu. Torrens irakasleak egun denon ahotan dauden gaiak jorratuko ditu, antigitanismoa, islamofobia eta antisemitismoa, edo beste era batera esanda, egun XXI mendeko arrazakaria.
Bilboko Hurtado Amezaga kaleko 6. zenbakian dagoen Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzan egingo da hitzaldia eta sarrera doakoa izango da.