Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian
Euskal Herriko komukabideetan dabiltzan berriei, erreferenteei eta gaiei begiratze soilarekin ohar daiteke bat ez dagoela gurean apenas komunikabiderik herri hau nazio moduan osatzen duten nortasuna, balioak, eta ikuspegiak islatzea beren jardueran erdigunean kokatzen duena. Hori ebidenteagoa da merkatuan nagusi diren komunikabideen artean. Horrekin kezkatuta eta gaiari buruz gogoeta sortzeko asmoarekin eta, aldi berean, gaia agenda sartzeko esperatzarekin, jardunaldi bat antolatu zuen Ezkerraberri fundazioak 2017ko urtarrilaren 31an.
Gogoeta interesgarria izan zen, oparoa. Ponentzia jakingarria egin ziren. Liburu honetan jasotzen dira jardunaldian emaniko lau ponentzia nagusiak.