Mugaz Gaindi Europatik Euskal Herrira

Lan hau Argitxu Etxandik egin zuen Europako Parlamentuan 2014. urtean Aralarreko eurodiputatu Inaki Irazabalbeitia Fernandezen enkarguz ·Ezkerraberri Fundazioaren asmori jarraituz eta Udalbiltzaren dirulaguntzarekin egin da

Txosten honen helburua mugaz haraindiko lankidetzaren aztertzea da, Euskal Herriaren lurralde garapenaren sustatzeko tresnak agerian emateko, kontuan hartuz Euskal Herria errealitate bat dela, errealitate soziala, historikoa, kulturala eta ekonomikoa. Eta errealitate guztien antzera, egitura bat beharrezkoa du funtzionatzeko.

Mugaz haraindiko lankidetzaren helburua mugaren gainditzea da. Euskal Herriko mugaldeko bi sistema ezberdinen kudeatzea areto handienetariko bat da.Horrez gain, lurralde desoreka handiak agertzen dira Iparraldea eta Hegoaldearen artean, bereziki Pirinioen inguruan.

Mugaz haraindiko tresnak sortzen hasi ziren 2. Mundu Gerraren ostean, preseski Europa mailako desorekak gutxitzeko eta kohesioaren sustatzeko Europa mailan, eta azken finean, Europaren integrazioaren alde aritzeko. Garai horretan, Europa osoa berriz eraikitzekoa zen, bai ekonomia mailan, baita politika mailan ere. Hau dela eta, kanbioak garatzen hasi ziren eta tokiko agintariak elkarren artean batzen, mugak gainditzeraino. Alabaina, hasieran mugaz haraindiko lankidetza hori legez kanpokoa zen, esparru legalik ez baitzen oraindik.

Europar Kontseiluak1 ditu mugaz haraindiko tresnak eskaini lehenik. Kontua da erakunde honek ez duela diru anitz eskubide horien gauzatzeko. Europar Batasunak (EB) aldiz diru gehiago duenez, hainbat diru laguntza programen bidez finantzatu ahal izan ditu mugaz haraindiko proiektu ezberdinak.


Pixkanaka-pixkanaka, Europar Batasunak ere sortu du mugaz haraindiko lankidetzarako esparru juridikoa. Hain zuzen, Europar Batasuneko Itunaren 4.artikuluaren baitan, euroeskualdea oinarritu daiteke Estatu kideen autonomia
instituzionalaren printzipioan. 

...