Jaume Ripoll-en hitzaldia

Ikus-entzunezkoen erronkak Europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat jardunaldian Jaume Ripoll-ek emaniko hitzaldiaren bideoa da honokoa. Filmin plataformako sortzaileetako bat da Jaume. Plataformak Katalunian du jatorria eta izaera propioa du, besteak beste katalanezko bertsioa du katalanezko eduki ugariz hornituta. Filmin zer den eta zer ez den azaltzen digu. Tartean Eusko Jaurlaritzarekin eginiko saioa aipatzen du.