Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak

Izena ematea itxita dago aretoa bete delako. Jardunaldia bideo-streamingez jarraitu ahal izango da helbide honetan.

Euskara batua finkatuta dago maila idatzi formalean: badaude garatu beharreko esparruak eta eztabaida gune batzuk euskalkien eta estandarraren erabileraren inguruan (tokiko prentsa, esate baterako), baina funtzio formaletan euskara batuaren nagusitasuna eztabaidatik kanpo dago. 50 urtetan lortu da euskara idatzia esatea eta euskara batua esatea sinonimoak izatea.

Munduko beste hizkuntzetan bezala, idatzizko kode informalak ere sortu dira (sare sozialak, etab.), baina ez dute ezbaian jarri erabilera formaletarako eredu estandarra.

Ez da gauza bera gertatzen, ordea, ahozko erabilerari dagokionez.

Mila esker jardunaldian izena eman duzuen guztiei.