Euskara batua eta erabilera informalak: korapiloak eta erronkak

9,00 olare baserria Almortza bidea, 6 20018 DONOSTIA

Euskara batua finkatuta dago maila idatzi formalean: badaude garatu beharreko esparruak eta eztabaida gune batzuk euskalkien eta estandarraren erabileraren inguruan (tokiko prentsa, esate baterako), baina funtzio formaletan euskara batuaren nagusitasuna eztabaidatik kanpo dago. 50 urtetan lortu da euskara idatzia esatea eta euskara batua esatea sinonimoak izatea.

Munduko beste hizkuntzetan bezala, idatzizko kode informalak ere sortu dira (sare sozialak, etab.), baina ez dute ezbaian jarri erabilera formaletarako eredu estandarra.

Ez da gauza bera gertatzen, ordea, ahozko erabilerari dagokionez.

  • Ahozko batua estandarraren inguruan,  zalantzak ageri dira.
  • Batua besterik ez dakiten belaunaldi gazteek “falta zaienaren” sindromea bizi dute “hiztun berriak” ikerketak adierazi berri digun bezala: adierazkortasun gabezia nabarmenak somatzen dituzte beren ohiko mintzajardunean.
  • Argot euskaldunik apenas dagoen, gazte-hizkera naturalak “euskañol”etik edo “frantseuskara”tik elikatzen dira eta hitanoaren gainbehera nabarmena  da. Gazte hizkera natural edota nazionalaren hutsunea nabarmena da.
  • Euskara batua, zurrunegi, motz geratzen den sentsazioa oso hedatua da, eta batuaren inguruko jarrerak ere aldatu egin dira. Askotan, batuaren inguruko ikuspegi murritz batek eraginda.
  • Ahozko batua, sozialki, oso lotuta ikusten da hedabide nagusietako “gipuzkeran” oinarrituriko praktikekin.
  • Euskalkien, norbere hizketaren edo batuaren erabileraren inguruko eztabaidak ohikoak dira irakaskuntzan, hedabideetan edo beste alorretan.

Aztergaiak

  • Ahozko hizkera batua finkatu behar da ala ez?
  • Zer ulertu behar dugu batutzat? Nola osatu eta gizarteratu ahozko eredu batu inklusibo bat, euskalki eta hizkera guztietatik gehiago elikatuko dena?
  • Gaur egun hedabide nazionaletan gailentzen ari den ahozko hizkera formala, batu nazionaltzat har daiteke edo gehiago du batu gipuzkeratik?
  • Hizkera informalaren bidean, nola aberastu euskalkirik gabeko gazteen hizkera? Nola eraiki argot nazionala?
  • Euskalkien, tokiko hizkeren eta batuaren erabilera ahozko erabilera formaletan; irakaskuntza, helduen euskararen irakaskuntza, tokiko eta nazio mailako komunikabideak, etab.
  • Hitanoaren papera ahozko batuan.

 

Egitaraua

9,15 h:  Ongi etorria. Patxi Zabaleta eta Andres Urrutia

9,30 h: Euskara batua idatzitik ahozkora: hizkerak eta erregistroak. Mikel Zalbide. Moderatzailea: Inaki Irazabalbeitia

10,30 h: Gazte-hizkerak, adierazkortasuna eta kode-aldaketak. Inma Muñoa eta Orreaga Ibarra. Moderatzailea: Jaime Altuna

11,30 h: Kafea

12,00 h: Periferiatik gogoeta. Asisko Urmeneta eta Adolfo Arejita. Moderatzailea: Sagrario Aleman

13,00 h:  Euskara estandarra eta erregistro informalak. Joxerra Gartzia eta Fermin Etxegoien. Moderatzailea: Miriam Urkia

14,00 h: Ondorioak

Sarrera librea da, baina IZENA EMAN behar da