Datorren urriaren 11an familiari zuzendutako politikak ongizate estatuan aztertuko ditugu Ezkerraberri Fundazioak eta EHUk antolatutako jardunaldi batean. Rennes eta Bartzelonako irakasleak, Eusko jaurlaritzako ordezkariak eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta Gaindegiako adituak izango dira bertan.
Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da eguerdiko ordu bietan bukatzeko eta EHUko Bizkaia aretoan izango da, Bilboko Abandoibarra etorbidean.
Parte hartzea doakoa da baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da.
Aldibereko Euskararen, frantsesaren eta gaztelaniaren arteko aldibereko itzulpena egongo da.
Ezkerraberri fundazioak hainbat estaturik gabeko naziok beren agenda komunikatibo propio antolatzeko dituzten desafioak eta zailtasunak aztertu nahi ditu oraingoan Bruselan. Helburua ondorio baliogarriak ateratzea da.
Igaro den urtarrilean Euskal Espazio Komunikatiboaren inguruko jardunaldiaren jarraipena bezala ulertu dezakegu Bruselan, Europako Parlamentuaren egoitzan antolatu den jardunaldi hau.
"Kurdistan, la guerra de las chicas" filma ikusgai jarriko dute Newroz euskal kurduen elkarteak eta Ezkerraberri fundazioak Juan Sorini egingo dioten omentaldian. Filmaren emanaldian Mylene Souloy ere egongo da. Juan Sorin Newroz elkartean arima zen eta duela urtebete inguru hil egin zen. Euskal Herria eta kurduen arteko elkarlana eta elkartasuna bultzatu zuen.
Omenaldia Santutxuko Udaltegian izango da, Bilbo, datorren martxoaren 23an arratsaldeko 19:00 etan.
"Bigarren mailako errefuxiatuak. Hemen ahanztura bizi den tokian" izeneko argazki erakusketa Zarautzen zabalduko da datorren astelehenean, maiatzak 22. Erakusketa hau aurretik Iruñean egon da eta ondoren Tolosan orain Zarautzera heltzeko. Antonio Ruizen argazkiak osatzen dute erakusketa hau eta Zarautzeko Euskalduna Tabernan egongo da ikusgai ekainaren 11rarte.
El bar Euskalduna de Zarautz acogerá la exposición "Refugiados de segunda. Aquí donde habita el olvido" desde el 22 de mayo hasta el próximo día 11 de junio. La exposición, integrada por fotografías de Antonio Ruiz, ha estado previamente en Iruñea y en Tolosa.