Coppieters Foundation eta EhuGunerekin elka hartuta, Ezkerraberri Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute ikus-entzunezkoak kontsumitzeko manera berriek hizkuntzen biziberritzean duen eragina aztertzeko

OHARRA: aretoaren edukiera bete dugu. Izena ematen baduzu, itxarote-zerrendan geldituko zara eta tokia izanez gero abisatuko zaitugu. Streamingez ematea aztertzen ari gara.

Ezkerraberri fundazioko presidente Patxi Zabaletak 2019ko Coppieters sariak jaso du. Camilo Nogeira abertzale historiko galiziarrak ere jaso du saria.

Martxoaren 8an Coppieters fundazioak urteko ohiko batzar nagusia egin du Bruselan

Dokumentalaren estraineko emanaldia

Inolako zalantza izpirik gabe hezkuntza da gizartearen oinarria eta zutabe. Ondorioz, gizarteak egin dezakeen inbertsiorik onena hezkuntzan egiten duena da. Inork jartzen al du hori dudatan? Alabaina, nolako hezkuntza nahi dugu? Zein helburu bete behar ditu? Zer baliabide eskaini behar zaizkio? Zeinen zerbitzura egon behar du? Antzeko galdera asko egin daitezke eta galdera berari hainbat erantzun desberdin eman. Jardunaldi honetan galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzunaren zati bat eman nahi diegu. Horien inguruko gogoeta egiteko elementuak eman nahi ditugu. Horretarako Estoniako, Kubako, Portugalgo eta Euskal Herriko adituak izango ditugu gurekin.

Jarraitu irakurtzen

 

Zibil eta zabala dokumentala ikusgai duzu esteka honetan. ikusteko pasahitza 'aralar'. Nahi izanez gero jaistea ere baduzu.

Liburu honetan biltzen dira 2017ko urriaren 11 Ezkerraberri fundazioak eta EhuGunek antolatutako izen bereko jardunaldiko ponentziak

Euskal Herriko komukabideetan dabiltzan berriei, erreferenteei eta gaiei begiratze soilarekin ohar daiteke bat ez dagoela gurean apenas komunikabiderik herri hau nazio moduan osatzen duten nortasuna, balioak, eta ikuspegiak islatzea beren jardueran erdigunean kokatzen duena. Hori ebidenteagoa da merkatuan nagusi diren komunikabideen artean. Horrekin kezkatuta eta gaiari buruz gogoeta sortzeko asmoarekin eta, aldi berean, gaia agenda sartzeko esperatzarekin, jardunaldi bat antolatu zuen Ezkerraberri fundazioak 2017ko urtarrilaren 31an.

Gogoeta interesgarria izan zen, oparoa. Ponentzia jakingarria egin ziren. Liburu honetan jasotzen dira jardunaldian emaniko lau ponentzia nagusiak.

 


 

Hau Ezkerraberriren atzen alea da, bi zentzutan: argia ikusi duen atzena eta inoizko atzena

Hemen irakurri dezakezu Ezkerraberriren 44. zenbakia