Turismo jasangarriagoaren alde Ezkerraberri fundazioak, Coppieters fundazioarekin eta Deustuko unbibertsitatearekin batera, 2018an Donostian antolatutako jardunaldiaren emaitzak The 8th World Sustaintability Forum delakoan aurkeztu dira.

Hilare 20an Bilbon antolatu genuen 'Europa: etorkizun federala ala konfederala?' mahainguruaren bideoa ikusteko moduan jarri dugu proiektu honetan lankide izan dugun Eusko Ikaskuntzaren webgunean.

Eusko Ikaskuntza, Coppieters foundation eta EhuGunerekin batera Europa. etorkizun federala ala konfederala izeneko mahai ingurua antolatu dugu. Izaskun Bilbao, Pernando Barrena, Toni Comín eta Jordi Solék parte hartuko dute.

Informazio gehiago eta izena emateko.
 

Ikus-entzunezkoen erronkak Europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat jardunaldian Jaume Ripoll-ek emaniko hitzaldiaren bideoa da honokoa. Filmin plataformako sortzaileetako bat da Jaume. Plataformak Katalunian du jatorria eta izaera propioa du, besteak beste katalanezko bertsioa du katalanezko eduki ugariz hornituta. Filmin zer den eta zer ez den azaltzen digu. Tartean Eusko Jaurlaritzarekin eginiko saioa aipatzen du.

Abertzaletasun galego mordenoaren figura inportanteenetako batekin batera, Camilo Nogueirarekin hain justu, jasoko du Patxik saria Bruselan egingo den ekitaldi batean.

2019ko urriaren 4an euskara bezalako hizkuntza ez-hegemonikoek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko molde berriak hedatzearen ondorioz zituzten erronkez jardunaldia antolatu genuen Coppieters fundazioak, EhuGunek eta Ezkerraberri. Jardunaldi horretako gogoetak biltzen dituen liburua publikatu berri da.

Ezkerraberri Fundazioak eta Euskaltzaindiak 2018an antolatu zuten jardunaldiaren helburua euskara informalari buruz gogoeta egitea izan zen: euskalkien papera zein den, ahozko euskarak eta argotak nolakoak izan behar duten, gazte hizkerak... Liburuki honek Mikel Zalbide, Adolfo Arejita, Joxerra Garzia, Inma Muñoa, Orreaga Ibarra, Xabier Euzkitze eta Asisko Urmenetaren gogoetak biltzen ditu.

Liburua hemendik deskarga dezakezu eta issuun ikusi nahi baduzu klik hemen.

2018ko maiatzean Ezkerraberri fundazioan jardunaldi bat antolatu zuen Deustuko unibertsitatearekin eta Coppieters fundazioarekin elkarlanean turismoaren fenomenoa aztertzeko. Iturri ofizialek ematen dituzten datu handietatik harantzago joatea zen helburua eta emaitza liburu hau duzu non jardunaldiko ponentziak biltzen diren. Liburua leitzeko edo deskargatzeko HEMEN sakatu
 

Zibil eta zabala dokumentala ikusgai duzu esteka honetan. ikusteko pasahitza 'aralar'. Nahi izanez gero jaistea ere baduzu.

Liburu honetan biltzen dira 2017ko urriaren 11 Ezkerraberri fundazioak eta EhuGunek antolatutako izen bereko jardunaldiko ponentziak